Ione Belarra Urteaga (Iruñea, 1987ko irailaren 25a - ) nafar psikologo eta politikaria da, Ahal Dugu alderdiko Kontseiluko kidea dena. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan psikologia ikasi zuen eta 2015eko[1] eta 2016ko Espainiako hauteskundetan diputatu hautatu zuten.
Politikagintzan hasi aurretik, migrazio-esperientziekin, generoarekin eta mugimendu sozialekin loturiko ikerketak egin zituen, eta, besteak beste, SOS Arrazakeriako eta Gurutze Gorriko boluntarioa izan zen, Madrilen. Hango Unibertsitate Autonomoan Psikologian lizentziatu zen 2012an. Fakultate hartan ezagutu zuen Irene Montero geroago Berdintasun ministroa izango zena.[2]
Belarra Podemosen zuzendaritzako kide da hasiera-hasieratik, 2014ko udazkenetik. Hauteskunde primarioetan aukeratu zuten. Migratzaileen mugimenduen alde lan egiteko sartu zen politikagintzan. Orduz geroztik, Espainiako Kongresurako egindako lau hauteskundeetan Nafarroako zerrendaburua izan da, eta beti aukeratu dute diputatu. 2018ko udan, Montero amatasun-baimenarekin zegoen bitartean, Belarra izan zen Podemosen talde parlamentarioaren bozeramailea.[2]
2021eko ekainaren 13tik Ahal Dugu alderdiko Idazkari Nagusia da, Pablo Iglesias ordezkatuta.[3]